Castellano
Zer da Sareskola? Zer lortu nahi dugu? Nortzuk dira hartzaileak? Zer eskaintzen dugu? Non gaude? Aurreko edizioak
Hasierako orri
Sareskolaren hartzaileak bizkaitar guztiak dira eta, horien barruan, IKTetara iristeko arazorik eta zailtasunik gehien dituzten herritarrak. Berariazko laguntza ematen zaie bereizkeria eta haustura digitalean erortzeko arriskua duten pertsona guztiei: Lanik gabeko pertsona edo maila profesionalean aktibitatetik ez dutenei, etxeko andreei, 55 urtetik gorako pertsonei…
 
Jardunaldi hauetan zehar esku hartzaileak zuzentzen espezialistak izango diren trebatzaile-prestatzaileek hasierako prestakuntza egokia lortzeko bete beharreko ildoak ezarriko dituzte eta prestakuntza horri esker etorkizuneko erabiltzaileek aukera izango dute sarean nabigatzeko eta oinarrizko kontzeptuak ikasteko, berbarako posta elektronikoa erabiltzea, txat bat zer den jakitea edo foro baten parte hartzea. Berariazko jaramona egingo zaie ordenagailu batekiko lehen harremana Sareskola Jardunaldietan izan duten pertsonei.
 

Sareskolaren xedea ez da ezagutza maila jakin batera iristea, abiaburua izatea baino, zertarako-eta esku hartzaileek nolabaiteko autonomia lor dezaten teknologia berrien ikaskuntzaren arloan.

Azken finean, Sareskolak ahalegina egingo du esku hartzaileen artean teknologia berrien aldeko interesa pizteko eta horri esker, ekimen honetan parte hartu ostean, ikaskuntza horrekin jarraitzea lortzea.

 

Logo Sareskola