Castellano
Zer da Sareskola? Zer lortu nahi dugu? Nortzuk dira hartzaileak? Zer eskaintzen dugu? Non gaude? Aurreko edizioak
Hasierako orri
 

Sareskola Internet bizkaitar guztiei hurbilarazteko asmatu zen ekimena da eta, herritar horien artean, beren beregi Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietara iristeko arazorik gehien dutenengana. Ekintza honen xedea “Informazioaren eta Komunikazioaren Gizarte Berria” deritzon hori ulertzeko era berria izatea da hori ezagutzeko pertsona askoren bidea bihurtzea da.

“Arrail edo jauzi digitala” deitzen den adierazpen horrek internetera iristen diren eta sarera iristeko erraztasunik ez duten erkidegoen arteko alde edo diferentzia sozioekonomikoa islatzen du. Halaber, termino horrek badu beste erreferentzia bat, taldeek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) era eragingarrian erabiltzeari dagokienez dauden aldeak; talde jakin batzuen kasuan kanpoan geratzeko eta arrail digitalean erortzeko arriskua agertzen da: iraupen luzeko langabetuak, etxeko andreak, adinekoak...

Bada, talde horiek bazter geratzea ekiditeko Sareskolak internet herritarrengana hurbildu nahi du eta hori, “Euskadi Informazioaren Gizartean” Planarekin, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin (kasu honetan Lantik, S.A. enpresa publikoaren bidez burutzen du) eta eskatzen duten Bizkaiko udalekin, eta horretarako herritarren esku jartzen ditu beharrezkoak diren giza baliabideak eta bitarteko teknikoak: interneteko konexioa duten ordenagailuetara iristeko aukera eta elebidunak diren trebatzaile-prestatzaile talde bat, hau da, lau egunez, ostegunetik igandera, bertaratuko direnei laguntzeko egongo direnak.

Sareskola Jardunaldiek, interneterako irisbidea ez ezik, aldi berean IKTen zabalkuntza sustatu nahi dute eta, halaber, pertsona guztiek eskatzen duten informaziora iristeko aukera eskaini nahi du eta, eduki eta esperientziekin, internet erabiltzen duten pertsonen onurarako egon daitezkeen zerbitzu guztiak frogatzea. Maila tradizionalean era guztietako arazoak dituzten herritarren geruzei edo aurrerakuntza teknologikoetan jazarpenik handiena frogatzen duten taldeei Informazioaren Gizarteak eskaintzen dituen bitartekoen aprobetxamenduak euren bizitzetan izan ditzakeen onurak hurbilarazteko bide bakarra prestakuntza iraunkorra eta unibertsala da.

“Internet positiboa da batu egiten gaituelako, konekta egiten gaituelako. Hori adinekoekin ere egiten du. Konektaturik bagaude bizitza luzatu egiten zaigu eta ez bakarrik biziko garen urteei dagokienez, urte horiek hobeto biziko ditugulako baizik.” Luis Rojas Marcos.

 

 
 
Logo Sareskola