 |
KZGunea zentroek Sareskola jardunaldiekin lankidetzan jarduten dute, hain zuzen ere ordenagailuak lagapenean emanda eta interesgarriak izan daitezkeen helbideak eta estekak hautatuz. Aldi berean, KZ zentroek eskaintzen dituzten zerbitzu horietan eskuratzen diren trebezia eta gaitasunen praktikan aurrera egiteko balio dute: prestakuntza ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta autoprestakuntza.
Uste dugu nabigazioa erakargarria gertatuko dela esku hartzaileentzat interesgarriak izango diren helbideekin egingo delako eta, horrela, atal ludikoa eta prestakuntzazkoak batzen direlako parte hartzaileentzat ahalik eta aberasgarriena eta oparoena izatea lortzeko eta, horrela, pertsona horien eta teknologia berrien arteko lehenbiziko hurbilketa hau erakargarria izatea lortzeko, pertsona horiek teknologiak erabiltzen jarrai ditzaten.
|
 |