Internetek eragin itzela du lanean, aisialdian eta ezagutzan. Webari esker milioika pertsona dira linean informazio zabal eta askotarikora era errazean eta azkar iristen direnak. Entziklopedia eta liburutegi tradizionalekin erkatzen badugu webak informazioaren eta datuen deserdiratzea ekarri du.
Interneten erabilera gero eta handiagoa eta garrantzitsuagoa da herritarren eguneroko bizitzan. Horrela, bada, gehien erabiltzen diren zerbitzuen artean daude, besteak beste, posta elektronikoaren erabilera, aldi bereko elkarrizketak (txata) edo musika eta pelikulen deskargak. Beste pertsona batzuek sarea berrietara edo eguraldiaren egoerara iristeko erabiltzen dute… Gure gizartearen garapenean teknologia berriek duten garrantzia hori aintzat hartuta guk apurka-apurka bere erabilera sustatu eta ezarri nahi dugu.
Sareskola jardunaldien helbururik behinenak eta argienak hauek dira:
Informazioaren eta Komunikazioaren Gizartea sustatzea.
Herritarrak teknologia berrietara iristeko bideak ematea.
Gizakien talde guztiak ekimen honetan inplikatzea.
Herritarren esku hartze zabala lortzea, batez ere “arrail digitalean” erortzeko arriskurik handienak dituztenen kasuetan:
Oinarrizko ikasketak dituzten pertsonak.
Lanik gabeko pertsonak edo maila profesionalean aktibitatetik ez dutenak.
55 urtetik gorako pertsonak.
Inguruabarrak gorabehera egunera arte teknologia berrien erabilerak ekarri duen iraultzan esku hartu ez duenak inoiz komunikatzeko egon den tresnarik indartsu eta malguenaren bidez komunikatzeko aukera galtzen du.